Eduki publikatzailea

COIINA Elkargoa

Imagen de la sede del COIINA

Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoa, NEXT-RetorNA ekimenarekin kanprometitua

01/06/2022

Nafarroako Industri Inginiarien Elkargo Ofiziala (COIINA) nafarren itzulerarekin konpromisoa hartu duten NEXT-RetorNA enpresen sarean sartu da, NEXT Estrategiarekin ere konpromisoa erakutsiz.

Elkargoaren helburua da lanbidearen etengabeko aurrerapena erraztea, batez ere industria-ingeniaritzaren eta, oro har, enpresen eta gizartearen beharrei dagokienez. Nafarroako Industria Ingeniarien Elkartearekin batera, Nafarroako Industria Fundazioa sortu zuen 2014. urtean, esperientzia eta praktika onak partekatzen dituzten 170 enpresak osatutako klusterra.

COIINAk zerbitzu esklusiboak eskaintzen ditu bere 1.000 elkargokide baino gehiagorentzat, baina publiko orokorrari irekitako lan-poltsa bat ere badu, hemendik aurrera, nafarren itzuleraren zerbitzura jartzen duena.

Modu horretan,  NEXT-RetorNA enpresen sarearekin bat egiten du. Bertan ondoko enpresa hauei gehituko zaie: Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN), Nafarroako Industria Eklartea, Oniria Consulting, Talentix, el CITI Nfarroa (Injenieritzan graduatuen elkargoa), Zabala Innovanion, Videtis, Arete Activa, ARPA, NUP Fundazioa, CLAVNA, Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara eta Etalentum Taldea.  Sareko enpresa hauek beren lan aukerak eskaintzen dituzte  next.navarra.es web gunearen bidez eta NEXT-RetorNA LinkedIn taldean.