Información - Banner Inicial - Subpágina

Zure interesekoa da

Emprendimiento

Esteka honen bidez, Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen atari batean sartzen ahalko zara; bertan eduki jakingarri, praktiko eta interesgarriak daude Nafarroako ekintzaile eta autonomoei zerbitzua emateko.

Navarraemprende.com webgunean Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza biltzen da, eta Sare horren barnean daude Foru Komunitatean ekintzailetza sustatzea helburu duten hainbat erakunde eta entitate.

 

Honako hauek dira navarraemprende.com ekimenaren helburuak:

-Nafarroako ekintzailetzari buruzko informazio garbi eta ahalik eta osoena ematea.

-Nafarroako ekintzaileei laguntza ematea beren enpresak abian jartzen.

-Autonomoen kolektiboko kideei laguntzea, beren eguneroko jardunean.

-Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen jarduerak ezagutzera ematea.

 
Ekintzailetzaren Gida kontsultatu (negozio bat abian jartzeko eta hazteko baliabideak eta laguntzak).