Que es NEXT - Banner

Que es Next

NEXT Estrategia hiru ardatzetan artikulatzen da. Lehendabizikoa “Komunikazioa eta konexioa” deitzen da, eta helburua du Nafarroaren eta kanpoan bizi diren nafarren arteko komunikazioa indartzea, Foru Komunitateko kide izatearen sentimenduari eustea, kanpoan bizi diren nafarren arteko kontaktua erraztea eta diaspora nafarraren joerei erreparatzea.

Bigarren ardatzak, “Atxikipena eta itzulera” izenekoak, helburua du emigrante nafarrak Nafarroara beren borondatez itzul daitezen

erraztea eta gogoz kontra inor Foru Komunitatetik kanpora joan dadin ekiditea, baita atxikipen eta itzuleraren gaineko politikak lerrokatzea Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3).

Azkenik, “Kooperazio aktiboa” ardatzaren helburua da kanpoan bizi diren nafarrekiko lankidetza sustatzea, lankidetza sarea eraikitzea eta Foru Komunitatearen nazioarteko proiekzioan laguntzea.

Hiru ardatzek helburu operatibo desberdinak dituzte, baita jarduteko ildo zehatzak ere.

Gainera, aurreikusita dago urtero jarduteko planak onets daitezen estrategia garatzeko, dagokion aurrekontuko diru-izendapenarekin.

Estrategia hau garatzeko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxa Fundazioaren sostengua dauka, izan ere, bi erakundek hitzarmen bat sinatuta baitute,  batez ere "Atxikipena eta Itzulera" deituriko hirugarren ardatzaren inguruan elkarlanean aritzeko.