NEXT topaketen helburua da kanpoan bizi diren nafarrei aldiro dei egitea, interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko
2018az geroztik, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, kanpoan bizi diren nafarrei zuzendutako ekitaldiak antolatzen ditu . Gaiak askotarikoak izan dira.
"Distantziari aurre eginez" lelopean, kanpoan bizi diren ehun pertsona baino gehiagok parte hartu zuten "Next" topaketaren zazpigarren edizioan. Volvemos.org-en Laguntza Emozionaleko Zerbitzuak "alderantzizko kultura-talka" deiturikoaz hitz egin zuen, beren lurrera itzultzea erabakitzen duten etorkinek izaten dituzten zailtasun emozionalei lotuta. Ondoren, Rípodas Laquidain familiak bere esperientzia pertsonala partekatu zuen bi ikuspuntutatik: geratzen diren pertsonena eta beste leku batera abiatzen direnena. Amaitzeko, bigarren lehendakariorde eta Ana Ollo kontseilariak nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuela atzerrian dauden Nafarroako herritarrekiko harremanak sendotzeko, eta Kanpoan diren Nafarroako Herritarrei buruzko Legea garatzeko araudia bultzatzeko. Lege hori, 2025. urtean, Kanpoan diren Nafarroako Komunitateen Kontseilua abian jartzean eta 2025-2028 aldirako Kanpo Harremanetarako II. Plana egin eta onartzean gauzatu da. Albisteak I VBideoa
Bajo el lema “Enfrentando la distancia”, más de un centenar de personas que viven en el exterior participaron en la séptima edición del ‘Encuentro Next’.
Desde el Servicio de Apoyo Emocional de Volvemos.org se habló del denominado "choque cultural inverso", asociado a las dificultades emocionales que acompañan a aquellos emigrantes que deciden retornar a su tierra.
Posteriormente, la familia Rípodas Laquidain compartió su experiencia personal desde dos puntos de vista: el de las personas que se quedan y el de las que parten a otro lugar.
Para finalizar, la vicepresidenta segunda y consejera Ana Ollo destacó el compromiso del Gobierno de Navarra por intensificar los lazos con la ciudadanía navarra en el exterior, y el impulso normativo al desarrollo de la Ley de Ciudadanía Navarra en el Exterior que durante el año 2025 se ha concretado en la puesta en marcha del Consejo de Comunidades Navarras en el Exterior y en la elaboración y aprobación del II Plan de Acción Exterior 2025-2028. Noticias I Vídeo
“Nafarroatik kanpo bizi bazara, hau zure interesekoa da!” lelopean, VI. NEXT Topaketa egin zen; hartan, esperientzia pertsonalak partekatu ziren, eta Nafarroan dauden zenbait formula eta neurri aztertu ziren, helburu dutenak talentua itzultzea eta hemen gelditzea, harat-honatak hain ohikoak diren honetan. Azaldu zen zer ekintza garatu behar diren Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko 3/2023 Foru Legea onetsi zenez geroztik. Bereziki, parte hartzeko prozesu bat abiaraziko da foru-dekretu baten proiektua dela-eta, haren bidez arautuko baitira Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseilua eta komunitate birtualen figura berria. Albisteak I VBideoa
Itzulzearekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak topaketaren protagonistak izan ziren edizio honetan: NEXT-RetorNA Zigilua jaso zuten Kanpoan dauden nafarrekiko konpromisoarengatik. Albisteak I VBideoa
itzulera eszenatoki egokiak sortzea eta ibilbide horretan lankidetza publiko-pribatua bilatzea: horixe izan zen IV. NEXT Topaketen edukia. Argibide gehiago: Berriak I Bideoa
Edizio honetan, jasangarritasunaren gaia jorratu zen, Nafarroatik abiatzen den aukera orokor gisa eta Nafarroarentzat kanpotik etortzen ahal den aukera gisa. Hizlariak Nafarroako emakume ekintzaileak izan ziren, nazioarteko proiekzioa dutenak. Argibide gehiago: Berriak I Bideo
Bigarren NEXT Topaketan bildu ziren, alde batetik, Nafarroarentzat interesgarriak izan zitezkeen NEXT herritarrren ideia berritzaileak (Ideas for...) eta Nafarroak munduarentzat dituen ideia berritzaileak (Ideas from...) . Argibide gehiago: Gobernu irekiaren ataria I Berriak
I. NEXT Topaketa egin zen Nafarroako Gobernua kanpoan bizi diren nafar herritarrekiko harremanetarako estrategia bat prestatzen ari zela. Beraz, ekitaldiak horren inguruan hausnartzeko eta ekarpenak egiteko balio izan zuen. Argibide gehiago: Gobernu irekiaren ataria I Berriak I Bideo