Información - Banner Inicial - Subpágina

Zure interesekoa da

Servicio - Casas Navarras

Nafar etxeak

Aspalditik, eta batez ere XX. mendearen hasieratik, Espainiako beste eskualde batzuetara eta beste herrialde batzuetara emigratu behar izan zuten nafarrek elkarteak sortu zituzten, emigratzaile iritsi berriei laguntzeko asmoz eta Nafarroako usadioei eta nortasunari eusteko gizarte eta kultur jarduerak sustatzeko asmoz.

Denborak aurrera egin ahala, kultura zabaltzeko guneak eta hartu-emanetarako plataformak bilakatu dira; orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen, haren errealitate historikoaren eta egungoaren irudi ona ematen dute, Nafarroaren balioak eta bereizgarriak hedatzen dituzte, eta turismoa eta komunitate honetako produktuen eta zerbitzuen kontsumoa bultzatzen dituzte.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernua elkarlan berezian aritu da azken hamarkada hauetan beste eskualde batzuetan Nafarroa ordezkatzen duten entitate horiekin.

Entitate horiekin harremanetan jarri nahi baduzu, esteka hauen bidez horretarako datuak eskuratzen ahal dituzu:

Nafarren Txokoak eta beste elkarte batzuk


Listado de hogares navarros y asociaciones en distintas ciudades españolas


 

Nafarren biltokiak beste herrialde batzuetan


Listado de centros de Navarra en el extranjero


 

Nafarren Txokoen Federazioa


Entidad que agrupa a centros y asociaciones navarras en España