Eduki publikatzailea

V Encuentro Next_eus

Itzulerarekin konprometitutako enpresa eta entitateek Foru Gobernuaren zigilu bereizgarria jaso zuten

30/12/2022

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok  amaiera eman zion NEXT topaketari, kanpoan dauden nafar herritarrekin. Topaketa Iruñean izan zen atzo, Indarrak batzen izenburupean, eta Garapen Ekonmiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok ongietorria hitzak eman zizkien.

Bosgarren ediziora heldu den jardunaldi hau, kanpoan dauden herritar nafartar haiekin lotura duen NEXT estrategiari dagokio, zeinen helburua bere lurraldetik kanpo, atzerrian edota Estatuko beste Autonomia Erkidego batzuetan lan egiten duten nafartarrekin konexioa eta komunikazioa hobetzea den.

Ollo kontseilariak, zeinek nabarmendu zuen “herritar hauekin lotura sustatzea Nafarroaren ongizate komunerako aktibo bat dela”, oroitarazi zuen NEXT “itzulera politiken nahiz talentu emigratuaren zerbitzura dagoen erreminta bat dela” eta helburu horrekin, “diziplina arteko koordinazioa eta lankidetza publiko pribatua ezinbestekoa gertatzen dela”. Gogoan izan, horren harira, departamentuaren ekimenagatik, bere egunean eratu zela enpresa eta entitate kolaboratzaileen sarea NEXT-Retorna ekimenarekin; gaur egun 16 dira eta topaketa-esparruan, zigilu bereizgarri bat jaso dute bere konpromisoagatik.

Ekitaldiari esker halaber azaldu ziren, Sergio Pérez Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusiaren aldetik, NEXT estrategiako jarduketa eta nobedade aipagarrienak. Izaskun Goñi, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, “Navarra Talent” ekimenaren xehetasunez aritu zen; ekimen honekin, Nafarroako Gobernuak edozein lekutako profesionalak Komunitateko enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakundeekin kontaktuan jarri nahi ditu.

Topaketak halaber talentuaren itzulerarako bi esperientziei buruzko solasaldia eskaini zuen; bertan mintzatu ziren Beatriz Basterra Beroiz, Tracasa Global-eko nazioarteko negozioaren garapeneko arduraduna, zein Luxenburgon 10 urte eman ondoren aurten itzuli den hala nola Miriam Osés Ruiz, NUPeko ikertzaile independentea, zein Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatutako talentu ikertzailea lortzeko ANDIA programaren eskutik itzuli zen.

NEXT-Retorna-rekin, Nafarroako Gobernuaren helburua da itzuleraren aldeko eszenatokiak sortzea, neurri sorta bat dela medio, arreta hobetzeko, izapideak errazteko, talentu emigratuaren ekarpena sustatzeko, administrazioa erreminta ezberdinekin hornitzeko eta herritar hauek zerbitzu publikoetara berdintasun baldintzetan hurbiltzeko. 2021-2024 Kanpo Ekintzako Planaren barne hartzen den jarduketa-lerro bat da eta bere ardatzetako bat, “Nafarroa munduan”, errealitate konplexu eta poliedriko honen esanetara dago.

NEXT estrategiatik datoz halaber beste hainbat jarduera, esaterako Nafarroako Gobernuak onartu berri duen Kanpoan bizi diren Nafarroako Herritarrekiko Harremanen Foru Legearen proiektua. Lege-ekimen honen xedea da, esparru honen lege hutsunea estaltzeko, kanpoan bizi diren Nafarroako herritarrekiko erakunde harremanen hobekuntza sustatzea eta euskarri juridiko bat ematea kolektibo hori osatzen dutenen babesa, asistentzia nahiz laguntza bultzatzeko jardueren oinarrizko lerroetan.

​​​​​​​