Eduki publikatzailea

Voto Exterior 23J_eu

Imagen de una persona votando

Atzerrian dauden 2.814 nafarrek eman zuten botoa uztailaren 23ko hauteskundeetan

Atzerrian dauden 2.814 nafarrek eman zuten botoa uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan, CERA (Atzerritar Egoiliarren Errolda) botoa zenbatu ondoren argitaratutako datuen arabera.

2.814 boto horietatik, 671 PSNrentzat, 645 PPrentzat, 410 UPNrentzat, 331 Sumarrentzat, 234 EH Bildurentzat,232 Voxentzat, 102 Geroa Bairentzat, 39 PACMArentzat, 28 PUM+J-rentzat, 9 Frente Obrerorentzat eta 7 Alderdi Comunistarentzat. Gainera, 51 boto zuri eta 31 baliogabe izan ziren. Kanpoko botoak ez du aulkien banaketa aldatu.

Senatuari dagokionez, hauek izan ziren kanpoko herritarrengandik babes handiena jaso zuten hautagaiak: Amelia Salanueva (PP), 791 boto; Ruth Goñi (PP), 716; Javier Remírez (PSN), 694; David González (PP), 678; Nuria Medina (PSN), 672; eta María Caballero (UPN), 614.