Particpa en el Plan Reactivar Navarra suspertu

Nafarroa Suspertu Plana ireki zaie erakunde, entitate eta nafar guztiei ekarpenak egin ditzaten

21/05/2020

Nafarroako herritarrek eta ekonomia- eta gizarte-erakunde, -eragile eta -entitateek proposamenak eta ekarpenak aurkez ditzakete ekainaren 5era arte 2020-23 Nafarroa Suspertu Planerako. Plan hori Foru Gobernua bultzatzen ari da, COVID-19k sortutako krisi ekonomiko eta sozialari irtenbide indartsua emateko.

Joan zen astean planaren aurkezpenean María Chivite lehendakariak esan zuen bezala, helburua da erakunde guziak eta nafar gizartea inplikatzea ekimen honetan. Horretarako, partehartze modelo bat diseinatu egin da, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne lehendakariordea den Javier Remirezek atzo aurkeztu zuena.

Foru administrazioko Gobernu Irekiaren webgunean atal berariazkoa zabaldu da , gaztelaniaz nahiz euskaraz, hiritarrek euren ekarpenak egin ditzaten.

Argibide gehiago