Eduki publikatzailea

Navarra Talent_eu

Navarra Talent plataforma berriak nazioarteko talentua erakartzea bultzatuko du Nafarroako enpresa-ehunean sartzeko

Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikoko Ostiralen esparruan, Navarra Talent plataforma aurkeztu du gaur, eta horren helburua da Nafarroako enpresen talentu-premiak estaltzea nazioarteko planteamenduaren bidez. Aurkezpena Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko zuzendari nagusia den Izaskun Goñik egin du.  

Ekitaldian, Nafarroako Gobernuak egindako azken talentu-azterketak aurkeztu dira, plataforma berria bultzatzera eraman dutenak izan baitira. Zehatz-mehatz, hauexek dira azterketa horiek: “2030. helburua Talentu-beharren Nafarroako lehen txostena” (2019ko uztaila), demografia-aldaketak, hezkuntza-adierazleak, talentu-beharrak eta enpleguaren bilakaera aztertzen dituena; “Talentu-beharrak Nafarroako enpresarentzat (2021eko maiatza)” eta “Enpresa multinazionalen eragina Nafarroan” (2021eko azaroa).

Azterketa horiek agerian utzi dute ekoizpen-jarduerak 2030ean izango duen erronka handia, eragin demografikoengatik, bai eta gaur egungo beste faktore batzuengatik ere. Horren ondorioz, profesional gutxi egongo dira. Horregatik, talentu-plan bat aktibatu behar da, eta plan horren zatietako bat nazioarteko talentua erakartzea da.

Nafarroako enpresa-sareak adierazitako beharrak betetzera bideratutako Nafarroa Talent plataforma Nafarroako Gobernuak talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko abian jarritako gainerako ekimenekin bat dator: NEXT Estrategia, WIT programa eta ANDIA deialdia.

Info gehiago