Eduki publikatzailea

Libro pastores_eus

"Nafarren aztarna Far Westen", Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Amerikako euskal artzainei buruz argitaratutako liburuaren izenburua

19/12/2022

Lan honen bidez, Gobernuak omenaldia egin nahi dio emigrantearen figurari, Amerikako mendebaldean euskal artzainaren esperientzia bizi duten edo bizi izan duten nafar guztiei.

Argitalpenak batez ere Nafarroako mendiari eragin zion migrazio-fenomeno berezi baten 150 irudi baino gehiago biltzen ditu.

Liburua oroigarrien album kolektibo baten formatuarekin diseinatuta dago. Album hori askotariko pertsonen irudiz osatutako mosaiko batek osatzen du, beren bizitzako historia bereziekin, baina erabaki amankomun batekin: etorkizuna Nafarroatik kanpo lantzea, Kaliforniako, Nevadako, Idahoko edo Arizonako leku urrunetan.

Liburua gaztelaniaz eta euskaraz idatzita dago, eta ingelesezko eranskina eta Estatu Batuetara emigratutako nafarren 1.300 erregistro baino gehiago biltzen dituen gehigarria du.

Argitalpena 20 euroren truke eros daiteke Nafarroako Gobernuaren Argitalpen dendan.