Eduki publikatzailea

Julia Guerra Lacunza_eus

Imagen de Julia Guerra

Julia Guerra, Algecirasekin maitemindu zen poetisa

Julia Guerra Lacunza (Iruña, 1953 - Algeciras, 2008), bost anai-arrebetatik zaharrena izan zen eta Atarrabiako Madres Dominicas eta Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxetan ikasi zuen. Irakurtzea eta idaztea gustatzen zitzaion, eta 7 urte zituela lehen literatur lehiaketa irabazi zuen.

Bere familiak jostundegi bat zuen eta bertan lan egin zuen 20 urte bete arte. Bere egunerokoa, ostalaritzako lanarekin eta ‘Aranzadi’ (egungo Thomson Reuters Aranzadi) argitaletxe nafarrerako zuzentzaile lanarekin uztartzen zuen.

1979an Río Arga eta Pamiela literatur aldizkarietan olerkiak argitaratu zituen. Noizbehinka, Joaquín Luquí Iribarrenekin (musika-kritikan espezializatutako kazetari espainiarra) ere elkartu zen irratiko kolaboratzaile gisa, SER irrati-kateko ‘Discofilia’ saioan.

Hiriz aldatzea erabaki zuen Algecirasen oporretan egon ondoren. Hegoaldea deskubritu bezain pronto, dena utzi, familiari agur esan eta Algecirasera (Cadiz) joan zen bizitzera. Bertan, Abdulekin ezkonduko zen. Komunitate-aldaketaren ondoren, immigrazioa eta testuinguru soziopolitikoa bere ibilbide artistikoan garrantzizko azterketa eta esplorazio-eremu bihurtu ziren.

Bere ibilbidearen barruan azpimarragarria da 1982an Nafarroako Foru Aldundiak argitaratutako ‘Antología de Poetas Navarros’ poema bilduman izan zuen aintzatespena. Ángel Urrutia Iturbe, Maite Pérez Larumbe eta Blanca Gil Izcorekin batera, izan ziren bilduma poetiko honen egileak.

Julia Guerra Lacunzaren ibilbide poetikoaren obra nagusia ‘Dos Orillas’ da, eta poesiaz aparte grin berri bat eskaintzen die irakurleei. Izan ere, Juliak bere bizi-egoera arte-lanarekin nahasten du, eta horrek esperientzia biziagoa ematen die irakurleei poema bakoitzean. Bere lanetan zehar, idazlearen bizitzan emozio gehiago eta gutxiago bizi diren uneak antzematen dira. Gainera, Algecirasko egonaldiaren eragina ikuspegi integratzailearekin kokatzen da bere lanetan.

Baina Julia Guerra Lacunzak ez zuen soilik poesia idatzi. Hegoaldeko eta atzerriko zenbait komunikabidetarako artikuluak ere idatzi zituen, hala nola Tarifako ‘Guadalmesí’, Europa Sur, Radio Algeciras (Cadena Ser), ‘La mañana’ egunkaria (Tanger) edo ‘La Gauchita de Argentina’, esaterako. Yaraví literatura taldean parte hartu zuen Juan Emilio Ríosekin batera, José Román Ateneoko lehendakaria.

Azkenik, auto-istripu larri batean hil zen 2008an, 55 urte zituela, Algecirasen (Cadiz). Hil ondoren, eta haren oroimenean, Gibraltar Errepublika-Campo aldeko Andaluziako Gizarte Unitateko Zuzendaritza Batzordeak ‘Julia Guerra’ Poesia Sozialaren I. Lehiaketa sortu zuen, 2019an 10. aldiz egin zen arte.