Eduki publikatzailea

Judith Torrea. Cruz Carlos III

Judith Torrea Next herritarra, Nafarroako Gobernuak Carlos III.a Gurutzearekin sarituta

09/03/2023

Kazetari independente honek giza eskubideen defentsan egindako ibilbide profesionalagatik nabarmentzen da, batez ere Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan emakumeen aurkako indarkeria salatzeagatik.

Judith, kazetaritza onuragarriaren aitzindaria, Instagramen sortu zuen Mexikoko azken mugatik AEBn asiloa bilatzen ari diren pertsonentzako lehen informazio-zerbitzua, bizitzak salbatzen dituen kazetaritza-ariketa, zerbitzu publiko gisa oinarrizko printzipioei jarraituz.

Duela bi hamarkada baino gehiagotik  Ciudad Juarezeko neskatoen eta emakumeen desagertzeak eta feminizidioak estaltzen ditu.

AEBetako, Alemaniako, Espainiako eta Latinomerikako kazetaritza saririk ezagunenetako batzuk jaso ditu. Judithek beti nabarmentzen du kazetaritza  eginkizun gisa Nafarroan ikasi zuela.  Gerra Zibilean begiak galdu zituen amaren aldeko aitonari Ultzamako Ilarregi herrian egunkaria irakurtzen hasi zitzaionetik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean eta Bordeleko Unibertsitatean Erasmus programari esker hezia, Silicon Valleyko (EE.UU) Stanford Unibertsitateko Knight Fellow izan zen. Columbia, Duke, Harvard, Texas eta Panamericanan, besteak beste, mintegiak eta hitzaldiak eman ditu. Bestalde, giza eskubideen, berdintasunaren, immigrazioaren, krimen antolatuaren eta narkotrafikoaren arloko aholkularia da.

Judithentzat kazetaritza misioa da, nahiz eta kazetari independente batentzat erronka asko izan.