Eduki publikatzailea

INITIA_eus

INITIA aholkularitza-enpresak bat egin du NEXT-RetorNA ekimenarekin

12/04/2023

​​​​​​​Initia aholkularitza-enpresak bat egin du  NEXT-RetorNA enpresen sarearekin eta modu horretan haren konpromisoa adierazten du kanpoan dauden nafarren itzulerarekin.  Bere helburua enpresetako taldeak osatzen dituzten pertsonen garapenean laguntzea da. Besteak beste, giza baliabideetako aholkularitza-zerbitzuak, coaching-a eta langileen hautaketa zerbitzuak eskaintzen dituzte.

​​​​​​​INITIA-rekin batera, hamazazpi dira jada enpresa, entitate edo entitate taldeak aipatu sarean: Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN), Nafarroako Industria Eklartea, Oniria Consulting, Talentix, el CITI Nfarroa (Injenieritzan graduatuen elkargoa), Zabala Innovanion, Videtis, Arete Activa, ARPA, NUP Fundazioa, CLAVNA, Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara, Etalentum Taldea  Nafarroako Industri Inginiarien Elkargo Ofiziala (COIINA), Nafarroako Unibertsitatea eta Zeo Technology.  Sareko enpresa hauek beren lan aukerak eskaintzen dituzte  next.navarra.es web gunearen bidez eta NEXT-RetorNA LinkedIn taldean.