Eduki publikatzailea

Herririk erakargarrienak

Imagen de Amsterdam

Ezagutu itzazu zeintzuk diren erbesteratuendako herrialderik erakargarrienak lan egiteko 2023. urtean

Expat Insider munduko inkesta handienetako bat da atzerrian dauden erbesteratuen bizitzari eta lanari buruz; izan ere, mundu osoko 12.000 atzerriratu baino gehiago biltzen ditu, 171 nazionalitate ordezkatzen dituztenak eta mundu osoko 172 herrialdetan bizi direnak. Bere erantzunak eta balorazioak ‘Atzerriko Lanaren Indizea’ delakoan jaso dira.

2023. urtean, hamar destino erakargarrienak (eta gutxien maitatuak) erakusten ditu ondoko lau kategorien arabera: perspektiba profesionalak; soldata eta laneko segurtasuna; lana eta aisialdia; eta laneko gogobetetasuna.

Hala, lortutako erantzunen arabera, kanpoan lan egiteko destinorik erakargarrienen Top10en buru Herbehereak, Luxenburgo eta Suedia izango lirateke, horiek baitira, batez beste, lehen aipatutako kategorietan puntu gehien lortzen dituztenak. Hurrengo postuetan, berriz, herrialde hauexek daude: Arabiar Emirerri Batuak (laugarren), Finlandia eta Danimarka (bosgarren eta seigarren), Kanadarekin batera (zazpigarren). Sailkapen hori Irlandak (zortzigarren), Taiwanek (bederatzigarren) eta hamargarren postuan Australiak ixten dute.

Erbesteratuek beren negozio-kultura baloratzen dute Herbehereetan, Luxenburgon ekonomia indartsua eta ikuspegi profesional handiak, eta Suedian lanaren eta bizitzaren arteko oreka.

Kontrako aldean, Turkia (lehen postuan) eta Italia eta Grezia (bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren) dira gutxien erakartzen dutenak. Gainerako sailkapenean Hego Afrika (laugarren), Japonia (bosgarren), Kuwait (seigarren) eta Zipre (zazpigarren) daude. Hego Koreak, Filipinak eta Hong Kong-ek, berriz, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren postuak beteko lituzkete.

Expat Insiderren ‘Atzerriko Lan Indizea 2023’-ren azken emaitzak eskuragarri daude esteka honetan kontsulta