Eduki publikatzailea

Erregistro kontsularra

Kontsulatuan erregistratzearen garrantzia atzerrian bizi zarenean

26/08/2022

Kontsulatuko Matrikula Erregistroaren bidez, atzerrian eta, zehazki, Espainiatik kanpo bizi diren nafarrek hainbat zerbitzu eta onura lor ditzakete Kontsulatuen Sareari esker. Bizileku-aldaketa ofizial egiteko balio duen eta doakoa den tramitea, nahitaezkoa da egoiliarren kasuan, hau da, herrialdean urtebete baino gehiago daramatenen kasuan, egoitza iraunkorra izatera igarotzen baita. Bizilekua urtebete baino gutxiagokoa denean, izena ematea eskubidea da, baina ez betebeharra.

Helmugako herrialdeko gizarte-prestazioak (Osasuna, esaterako) baliatzeaz gain, Erregistroak automatikoki Atzerrian bizi diren Espainiarren Erroldan (PERE) sartzea eta kanpoko herritarren estatistiketan agertzea dakar. Halaber, pasaportea erregistratzeko edo berritzeko aukera ematen du, baldin eta iraungitzen, galtzen edo lapurtzen bada (NANa Espainiako lurraldean bakarrik ematen da).
Bestalde, adin nagusiko pertsonen kasuan, Espainian egiten diren hauteskunde guztietan, udaletakoak izan ezik (Europakoak, orokorrak eta autonomikoak), kanpotik bozkatu ahal izateko eskubidea lortzen da. Hori gertatzen da Erregistroak Bertan ez dauden Egoiliarren Hauteskunde Erroldan (CERA) agertzea dakarrelako.

Beste onura hauek ere lortzen dira: larrialdi-egoeretan kontsulatuen babesa eta laguntza erraztea (hondamendi naturalak, ezegonkortasun politikoa, etab.); bizilekua atzerrian egiaztatzea; Espainiako hauteskunde-mahai edo herri-epaimahai batean parte hartzera ez deitzea; Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak antolatzen dituen doako ikastaroetan parte hartzea; etab.

Alta kontsularra nola eskatu

​​​​​​​Atzerrian aldi baterako dauden herritarren kasuan, hau da, urtebete baino gutxiago daramatenen kasuan, derrigorrezkoa ez bada ere, "Ez-egoiliar" gisa dauden lekuari dagokion Kontsulatuko Matrikula Erregistroan inskribatzea gomendatzen da. Gomendio hori hondamendi naturalak izateko arriskua duten herrialdeetan edo ezegonkortasun politikoa duten herrialdeetan egiten da bereziki, kontsulatuak larrialdi-programak aktibatuz gero kontsuletxeko mugapeko espainiar guztiekin harremanetan jarri ahal izateko. Kasu horietan, metodologia egoiliarrenaren berdina izango da, non eta inskripzio-inprimakia ez den egoiliarrena.

 

​​​​​​​