Eduki publikatzailea

Elecciones generales 23 julio_eus

Uztailaren 23a, lehen hauteskunde orokorrak eskatutako botoa ezabatu ondoren

19/06/2023

2022ko Urriaren 4an erregututako botoaren ezabaketa indarrean sartuta, eta ondorioz, atzerrian bizi diren herritarrek botoa eskatu behar izateko baldintza ezabatuta, uztailaren 23ko hauteskundeak dira bozketa-sistema berri honekin egiten diren lehen hauteskunde orokorrak.

Dagoeneko ez da beharrezkoa eskaerarik aurkeztea botoa emateko. Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzek hauteskunde-agiriak bidaliko dituzte hautesle bakoitzaren inskripzio-helbidera ekainaren 17tik 24ra bitartean. Epe horri gehitu beharko zaio dokumentazioa atzerriko helbidera iristen den denbora.

Atzerrian bizi diren nafarrek botoa emateko eskubidea izango dute:

• Modu presentzialean: hautesleek beren enbaxadan, kontsulatuan edo horretarako gaitutako zentroan horretarako prestatutako hautestontzietan eman ahal izango dute botoa uztailaren 15etik 20ra.
• Posta bidezko botoa: hautesleek posta ziurtatu bidez bidali ahal izango dute botoa kontsuletxeko bulegora ekainaren 27tik uztailaren 18ra bitartean. Bulegoan jasotako gutun-azalak baliozkoak izango dira uztailaren 21era arte, egun hori barne.

Informazio gehiago:

- Atzerritik nola bozkatu ​​​​​​​

- Atzerritik botoari buruzko ohiko galderak

- Espainiako enbaxadak eta kontsulatuak

- Botoa hautestontzian emateko gaitutako zentroen zerrenda