Eduki publikatzailea

Clases euskara BA_eus

Imagen de la primera clase de euskera en el Centro Navarro de Buenos Aires

Euskarazko eskola presentzialak Buenos Airesko Nafar Etxean lehen aldiz

Joan den larunbatean, abuztuak 6, euskarazko lehen eskola presentziala hasi zen Buenos Aireseko Nafar Etxean, Etxepare Institutuaren, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioaren (FEVA) eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzari esker. Azken honek Kanpo Ekintzarako eta Euskarabidearen bitartez kolaboratu du ekimen honetan. Lehen kurtso honetan izena eman duten hamabost bat ikaslez gain, Daniel Remondegui, Nafar Etxeko lehendakaria, eta Arantxa Anitua, FEVA elkarteko lehendakaria, izan ziren hasierako saioan.

Argentinan dauden nafar etxeei zuzendutako euskara eskolak duela hiru urte hasi ziren online formatuan Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuaren bidez. Baina online formatuaren hainbat bateraezintasunengatik eta ikasleen eskaerei erantzunez, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia eta Euskarabidea eskola presentzialen formatu bat lantzen hasi ziren urte honen hasieran. Asmo hura Buenos Airesko Nafar Etxean garatuko den proiektu pilotu honetan islatu da, eta posible izan da FEVAren lankidetzaz, eta Etxepare Institutua eta “Euskara Munduan” programari esker.