Eduki publikatzailea

null Beca Bruselas 21-22

Kanpo Ekintzarako zuzendaritzak formazio beka deialdia argitaratu du Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegorako

24/03/2021

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Kanpo Ekintzarako zuzendaritzaren bitartez, beka deialdia argitaratu du unibertsitate titulua duen pertsona batek Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan 2021 eta 2022 urteetan praktikak egiteko.
Bekaren xedea da gazteen prestakuntza sustatzea Kanpo Ekintzaren arloan. Beka horren bidez, onuradunari 17.400 euroko urteko zenbateko gordina ematen zaio, 1.450 euroko 12 hilekotan banatuta.
Zehazki, Espainiako gazteei edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna duten gazteei zuzenduta dago, 18 eta 29 urte bitartekoei, unibertsitateko lizentziatura edo graduko titulazio akademikoa dutenei eta ingeleseko edo frantseseko B2 mailako ezagutzak dituztenei.
Bekadunak Europako erakundeei, Erkidegoko politikei eta Nafarroako errealitatean duten eraginari buruzko ezagutzak hobetu ahal izango ditu, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Bulego Iraunkorraren ohiko jardueran parte hartuz. Bertan, hainbat zeregin tekniko egingo ditu: informazioa bilatzea eta materiala eta dokumentazioa prestatzea, Europar Batasuneko erakunde eta organoen bilera edo konferentzietara joatea, edo txostenak edo buletinak egiten laguntzea.
Eskaerak apirilaren 16a baino lehen aurkez daitezke, ahal dela Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Izapideen Katalogoan dagokion fitxaren bidez.


Nan 2021eko martxoaren 23a

Atariko Izapideen Katalogoko fitxa