Eduki publikatzailea

2024KO ITZULERARAKO LAGUNTZAK

2024KO ITZULERARAKO LAGUNTZAK

09/02/2024

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak 20.000 euroko itzulerarako laguntzen deialdia onartu du, nafar etorkinen eta haien senideen itzulera bultzatzeko. Eskaerak otsailaren 9tik azaroaren 3ra arte egin daitezke.

Hurrengo baldintzak, besteak beste,  betetzen dituzten pertsonak (direla norbanakoak, direla familia unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak) izan daitezke laguntzen onuradun:

–Nafarroan jaioa izatea edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa erregistratutako nafarren ondorengoen seme-alaba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzuli izana edo itzultzeko asmoa izatea, denbora-muga honen barruan:

• 2023ko azaroaren 4tik 2024ko azaroaren 3ra bitarte.

–Itzuli ziren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

- Deialdian ezarritako errenta-mugen barruan egotea.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.000 euro izanen da. Hortik aurrera, eskatzailearen kargura bizi den eta familia-unitateko kidea den pertsona bakoitzeko (adinez nagusia), 500 euro gehituko dira, 3.500 euroko mugarekin.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira eskatzailearen bidaia-kostuari dagozkionak, eta, hala badagokio, Nafarroara itzuliko diren edo itzuli diren familia-unitateko kideen bidaia-kostuari dagozkionak, eta Nafarroara altzariak eta tresnak eta lagun egiteko animaliak ekartzeari dagozkionak, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean eta bidaiarien garraio-konpainien arauetan ezarritakoaren arabera.

Informazio gehiago: next@navarra.es

Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka