TALENTUA ERAKARTZEKO ZERGA-PIZGARRIAK
Talentua erakartzeko pizgarri fiskalen politika zabaldu du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, orain arte Erkidegora lekualdatutako langileei aplikatzen zitzaien zerga-araubide berezia soilik I+G+B jarduerarekin eta unibertsitateko irakaskuntzarekin zuzenean eta nagusiki lotutako kualifikazio handiko langileen kasuan aplikatzen zen, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen zaie, halaber, bereziki kualifikatutako lanei, zuzenean eta nagusiki antolaketa-, gerentzia- eta teknika-, finantza- edo merkataritza-jarduerekin lotutakoei (Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko 1. Kotizazio Taldeko kategoria).
Talentua erakartzeko zerga-pizgarri berri hauek agertzen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 52. ter artikuluan, non lekualdatutako langileentzako Araubide Berezia arautzen den. Aipatu langile horiei aukera ematen zaie Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ) ordaintzeko, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo izaten jarraituko dute, egoitza aldatzen den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan.
EEEZn zergak ordaintzeak esan nahi du, oro har, errentek % 24ko tasa finkoan ordaintzen dituztela zergak.
Araubide berezi horretan ez dira sartzen enpresak atzerrian kokatutako filialetara eraman ondoren Nafarroara itzultzen diren langileak, denbora hori igaro ondoren (10 urtekoa izan daitekeena) beren enpresara edo Espainiako beste filial batera itzultzen badira.