Eduki publikatzailea

Programa Wit_eus

Nafarroak talentua erakartzeko WIT Nazioarteko Doktoretza programaren bigarren edizioa deitu du

18/01/2023

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak talentua Nafarroara erakartzeko WIT Nazioarteko Doktoretza programaren bigarren edizioa deitu du. Deialdi berri honetan milioi bat euro baino gehiago erabiliko dira, eta nazioarteko doktoratu aurreko 8 ikertzailek doktoretza-programa bat egin eta doktorego-tesi bat egin ahal izango dute hiru urtez Nafarroako unibertsitateetako batean (Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Nafarroako Unibertsitatean).

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu den deialdian azalduta dagoen bezala, ikerketa proiektu hauek, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) barne hartutako Foru Komunitaterako lau arlo giltzetako batean zentratu beharko dira, kasu, automozio-mekatronika eta fabrikazio aurreratua, osasuna, energia eta adimen artifiziala zeharkako arlo bezala. Era berean, bigarren edizio honetan, ikerketako azpi-lerro berriak eskaini dira ikerlari nagusi berrien ezarpenarekin.

Horrela, WIT programaren helburua da Nafarroa zientzia eta teknologiaren nazioarteko mapan kokatzea, eskualdera nazioarteko talentu ikertzailea erakarriz eta unibertsitateko sistema nafarra lehen mailako zientzia entitateekin konektatuz.

Zehazki, laguntza hauek 36.000 euro arteko urteko soldata bat dakartzate; horrez gain, Gizarte Segurantzako kuota patronalaren kostuak finantzatuko dira, hornidura gehigarri bat barne hartuz lekualdatzea eta Nafarroan instalatzea, prestakuntza-egonaldiak nahiz mugikortasuna estaltze aldera, egin beharreko ikerketarekin lotutako bestelako gastuen finantzaketarekin ere kontatuz. Beraz, eman beharreko laguntzetako bakoitzaren kostu totala 132.000 eurora iritsi daiteke.

Programan sartzeko baldintzak

Laguntza hauek eskatu nahi dituzten pertsonak bere ikerketa karreraren lehenengo lau urtetan aurkitu beharko dira, eta ez dute jasota izango doktoretzaren titulua.

Mugikortasunaren harira, ezin dira Espainian 12 hilabetetik gora, ondoz-ondokoak, bizi edo lanean aritutakoak izan, deialdiaren epemugarekiko aurreko hiru urtetan.

Ikasketen mailari dagokionez, eskatzaileek osatuta izan beharko dituzte Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko (GMHEE) herrialde orotako unibertsitateko titulu ofizial bat lortzeko behar diren ikasketak edo bestela Doktoretzako ikasketak egiteko GMHEEkin egokitu gabeko unibertsitate batean titulu bat osatu behar izan dute. Eta azkenik, ingelesa menderatzen dutela bermatu beharko dute.

WIT deialdi honekin eta eskariak formalizatzeko behar diren dokumentuekin lotutako informazio guztia programaren webgunean argitaratuta dago.

Eskarien aurkezpena, esklusiboki webgune horretatik modu elektronikoan egingo denazabalik egongo da martxoaren 18ra arte. Deialdiari eta eskariei buruz egindako kontsulta guztiak posta elektronikoaren bidez erantzungo dira, wit@navarra.es helbidean.