Espainiako Gobernuko zerbitzuak
NEXT Estrategiak aurreikusten du koordinatzea kanpoan bizi diren espainiarrei lotutako politikak sustatzeaz arduratzen diren ministerioekin.
Atari honeatik Espainiako Gobernuak kanpoan bizi direnei ematen dizkien zerbitzu batzuk eskura izanen dituzu.Halaber, Espainiako Gobernuak onetsi du “Un país para volver” Espainiara Itzultzeko Plana ; planaren barnean 50 neurri daude eta horien helburua da emigrante espainiarrak itzul daitezen erraztea eta Espainia toki erakargarri bihurtzea haien bizi-proiektu pertsonal eta profesionalak gara ditzaten.
Itzulerarako gida
Itzuleraren Gidaren bertsio eguneratu berri honek Espainiara itzultzean pertsonei plantea dakizkiekeen zalantza orokor gehienak argitu nahi ditu, eta itzultze horren ondorioz jaso ditzaketen prestazio eta laguntzei buruzko informazioa ematen du.
Itzulitako emigrantearen ziurtagiria
Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko eta Suitzako herrialdeetatik ez beste herrialde batzuetatik itzultzen diren espainiarrek Itzulitako Emigrantearen Ziurtagiria (CER) eskuratu beharko dute prestazio jakin batzuk eskatu nahi badituzte.
Europar Batasuneko senide herritarraren egoitza-txartela
Europar Batasuneko edo Europako Akordio Ekonomikoko kidea den beste estatu bateko herritarren senideak, edo Suitzako Konfederazioa, harekin daudenean edo biltzen direnean, Erregelamenduaren zehaztapenekin, ezkontidea, bikotekidea, aurrekoak eta ondorengoak.
Espainiara bueltatuko migratzaileei zuzendutako dirulaguntzak
Sorospen hau jasotzeko eskubidea dute lan egin duten herrialde jakin batzuetatik itzuli diren espainiar etorkinek, baldin eta Espainiatik irten aurreko 6 urteetan langabeziagatik 360 egun baino gutxiago kotizatu izanagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubiderik ez badute.