Ana Ollo, bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak Euskal Artzainak Ameriketan elkartearekin hitzarmen bat sinatu du errealitate hori Nafarroan zabaltzeko. Oraingoan, 15.000 euroko ekarpena egin nahi da, Laura Igantzik hitzarmena sinatzean ordezkatzen duen elkarteak “bere jatorrizko herrietan hainbat kultur jarduera antolatzea bultza dezan, bere garaian Estatu Batuetara emigratu zuten milaka nafarren (eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldekoen) historia eta bizipena zabaltzeko”, erakunde horrek dioenez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).