Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Josu Solano ilustratzaile nafarrak La sociedad de la nieve filmean lan egin du J.A. Bayonarekin batera

17/06/2026

Iruñean marrazten hasi zen zaletasun hutsez, eta gaur egun ikus-entzunezko industriako nazioarteko proiektu handietan parte hartzen du.

Josu Solano ilustratzaile nafarrak La sociedad de la nieve filmean lan egin du J.A. Bayonarekin batera, Alien: Earthtelesailean parte hartu du, eta Magic: The Gathering joko ospetsuko kartetarako eszenatokiak diseinatzen ditu.

Bere ibilbidea pasioaren eta ahaleginaren adibide argia da: Creanavarran hasi zen trebatzen, lehen ilustrazio-lanak tabernari lanarekin uztartu zituen, eta etengabeko ikaskuntzari eta lanari esker nazioarteko industriara iristea lortu du.

Gaur egun, zinemako proiektu berrietan murgilduta dago, eta etorkizunean arte-zuzendaritzan aritu edo bere estudio sortzailea sortzea du helburu.

Nafarroako talentuak mundura iristeko duen gaitasunaren erakusgarri bikaina.