Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzaren Zuzendaritzatik, Itzulitako emigranteen ziurtagiriari buruzko informazioa eskaini nahi diegu erbesteratu nafarrei. Dokumentu hau Espainiako Gobernuak igortzen du Lan eta Immigrazio delegaziotik eta berebizikoa da Europar Batasunetik, Europako Esparru Ekonomikotik eta Suitzatik kanpoko herrialdeetan lan egin ostean Espainiara itzuli nahi duten eta hainbat prestazio eta laguntza eskatu nahi dituztenentzat.
Ziurtagiri honek itzulitako emigrantearen langabezia egoera legala egiaztatzen du eta honako informazioa dauka: • Espainiara itzulitako data. • Atzerriko herrialdean lan egindako denbora. • Kotizatutako lan denboraldia (hala badagokio). • Langileak emigratutako herrialdean langabezia prestazioak jasotzeko eskubiderik ez daukala frogatzen duen baieztapena.
Nork behar du agiria? Itzulitako emigrante nafarrek ziurtagiri hau lortu beharko dute hurrengo prestazioak eskatu nahi badituzte: • Maila kontributiboko langabezia saria. • Itzulitako emigranteen langabezia subsidioa. • 52 urtetik gorako itzulitako emigranteen langabezia subsidioa. • Laneratzeko errenta aktiboa
Nafarroara itzuli aurretik, garrantzitsua da itzuliko den herrialdeko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Sailarekin edo dagokion kontsulatuarekin harremanetan jartzea.
Itzulitako Emigrantearen Ziurtagiria lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioari eta izapideei buruzko informazio gehiago.