Breadcrumb

Eduki publikatzailea

‘Gaztemunduri - Ateak Ireki’ programako gazteei harrera egin die Ollo lehendakariordeak

01/07/2026

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok Argentinatik (Buenos Aires eta Pampa), AEBetatik (Kalifornia eta Oregon), Uruguaitik (Montevideo) eta Kanadatik (Ontario eta Quebec) etorritako 52 gazte hartu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Nafarroatik eta Euskaditik Ameriketara migratutakoen ondorengo gazteak dira, ‘Gaztemunduri-Ateak Ireki’ programan parte hartzen dutenak eta horietako 12k, 8 emakume eta 4 gizon, sustrai nafarrak dituzte.

Ollo lehendakariordea 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendu zaie, eta Nafarroaren zein bere Gobernuaren izenean ongi etorria emateko eta bisitaz goza dezaten opatzeko aprobetxatu du. Bisita horri esker, "gure kultura, ohiturak, historia eta errealitate soziala ezagutu eta barneratu ahal izango dituzue, eta, zalantzarik gabe, lotura emozionala bultzatuko dute, zuengan guztiongan eragin positiboa izango duena".

Albistea osorik hemen