Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo buru izan da ‘Boomerang Operazioaren’ erakusketa birtuala aurkezteko ekitaldian, izen horrekin ezagutu baitzen joan den XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan Nafarroatik Australiara joan zen emigrazioa. Erakusketa Memoriaren Nafarroako Institutuaren Oroibidea artxibo digitaletik eskura daiteke, ondoko webgune honetan: https://oroibidea.es/boomerang/?lang=eu. Baluarteko Gola aretoan egindako ekitaldian 50 pertsona baino gehiago izan dira, eta migrazio-prozesu horretan parte hartu zuten hainbat belaunalditako nafarrak biltzen dituen Asociación Navarra Boomerang Australia Elkartea kide ugari izan dira.
Ekitaldia migrazio haren funtsezko ezaugarriak laburbiltzen dituen ikus-entzunezko labur baten proiekzioarekin hasi da, proiektuaren esparruan egindako elkarrizketen zatietatik eta familiek ekarritako material grafiko eta dokumentaletatik abiatuta. Amaiur Elizari komunikatzaileak gidatu du ekitaldia.
Albiste osoa hemen.