Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Madrilen bizi diren Nafarroako ikus-entzunezko industriako 70 profesional inguru bildu dira Kanpo Ekintzak eta CLAVNA antolatutako jardunaldi batean

18/12/2025

NEXT topaketen III. edizioa Nafarroako Gobernuaren Kanpoko Nafar Komunitateentzako Estrategiaren barruan kokatzen da.

Astearte honetan, abenduaren 16a, III. Ikus-entzunezko NEXT Topaketa antolatu dute Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak (CLAVNA) eta Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren bitartez, Madrilgo Movistar Arenan. Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Perez arduratu da irekiera instituzionalaz.

Javier eta Itziar Lacunzak elkarrekin aurkeztu zuten ekitaldia, eta Miguel Iturralde CLAVNAko presidenteak ere parte hartu zuen.

Ekitaldia Madrilen bizi diren ikus-entzunezko sektoreko profesional nafarrei zuzenduta, ikus-entzunezko industriarekin lotutako gaiak jorratu dira bertan, eztabaida erraztu duen formatu dinamiko batean, CLAVNAren eskutik. Erakunde horren helburua Nafarroako ikus-entzunezko enpresen lehiakortasuna eta kalitatea areagotzea da, ehun sendoa eta kohesionatua sortuz.

"EUROPA SORTZAILEA" programak sektorearen eskura jartzen dituen Europako finantzaketa-aukerak ezagutzeaz gain, bertaratutakoek aukera izan dute 2025ean lortutako mugarriak ezagutzeko eta balio erantsi handiko networking profesionalari eskainitako gune batean parte hartzeko.