Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Argentinara eta Txilera bidaia instituzionala eginez Hego Amerikan bizi diren nafarren komunitateekin harremanak sendotu ditu Nafarroak

11/11/2025

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok Buenos Airesko Nafar Etxearen 130. urteurreneko ospakizunetan parte hartu du. 1895ean sortua, zentro hori urte gehien dauzkan nafar komunitatea da atzerrian. Nafarroako diasporarekin Txileko Santiagon ere bildu ondoren, Argentinako hiriburura joan da Ollo, herrialde horietan bizi diren nafar komunitateekiko loturak indartzeko asmoz Hego Amerikara egindako bidaia instituzionalean. Nafarroako Kanpo Ekintzako II. Planaren helburuetako bat kanpoan dauden nafarren komunitateei arreta ematea eta haiek indartzea da, kanpoko herritartasunaren ardatzean. 


Ollo lehendakariordea ekitaldi eta topaketa egitarau zabala garatu zuen Argentinan. Bertan,  Buenos Airesko Nafar Etxearen 130. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldira bertaratzeaz gain, agenda instituzional zabala osatu du Nafarroarekin interes partekatua duten hainbat sektoretako talde eta entitaterekin.

Halaber, Enpresaren Argentinako Unibertsitateko (UADE) Industria Ingeniaritza Karrerako ordezkari den Martin Tilverekin bildu da Ollo, zeinak Nafarroako hainbat sektorerekin sinergiak ezartzeko interesa adierazi dio. Batez ere unibertsitatekoa, ikasleen mugikortasuna eta prestakuntza hobetzeko eta ikasleek nafar eskualdeko ekosistema produktiboa eta berrikuntzakoa zuzenean ezagutzeko. Aipatzekoa da duela gutxi, Ollo lehendakariordeak nafar sustraiak dituzten Argentinako nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizleen ordezkaritza bat ere hartu zuela Iruñean, uda honetan Foru Erkidegoa bisitatu zuenak. Horrelako ekintzak Nafarroako diasporarekin harreman instituzionalak sustatzearen eta Foru GobernuarenNext Estrategiaren baitan kokatzen dira. 

Ekintza-ildo nagusia kanpoan dauden Nafarroako herritarrei dagokienez garatu da erakunde- eta lan-agenda bikoitzarekin. Alde batetik, bidaiak aukera eman du Argentinako Nafar Etxeetako lehendakariekin aurrez aurre elkartzeko, atzo urteurrena ospatu aurretik, eta horrek eragin du instituzioen joan-etorri hori. Egun, Nafarroak lau zentro ditu Argentinako Errepublikan, Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolivar hirietan. Daniel Remondegui; Óscar Croce; Lucas Marengo; eta Mariana Sardón dira nafar etxeetako buruak, hurrenez hurren. Aipatzekoa da 2026an Bolibarko Nafar Etxeak hartuko duela kolektibitateen topaketa. 

Lau Etxeak Kanpoko Nafar Komuniteteen Kontseiluko kide dira, eta kontseilu horrek duela gutxi ekin dio bere ibilbideari, dagokion legea eta foru-dekretua garatu ondoren. Lehendakariordeak Fernando Lizarbe eta Laurak Bat etxeko beste kide batzuekin ere bildu zen Buenos Airesen, bere bazkideen artean nafar asko dituen elkartea.

Kontuan izan behar da Argentina dela atzerrian bizi diren nafar gehien biltzen dituen herrialdea, Nastaten 2025eko datuen arabera. Datu horiek PEREn oinarrituta daude eta 9.614 pertsona daude erregistro horretan izena emanda, diaspora osoaren % 24.

Buenos Aireseko Nafar Etxearen urteurrenaren inguruko emoziozko programa

Buenos Airesko Nafar Etxearen 130. urteurrenaren ospakizunari dagokionez, atzoko ekitaldi nagusiaren aurretik hainbat jarduera egin ziren, hala nola Amadeus Orkestraren (Alfredo Corralek gidatuta) musika-emanaldia Nafar Etxeko areto nagusian; bertan ematen diren euskarazko eskolak bertatik bertara ezagutzeko aukera Foru Gobernuak Etxepare Institutuarekin bultzatutako ekimen baten bidez; Nafarroako landa eremuko esaldiei buruz (Frases Rurales de Navarra) Nafar Etxeko presidente Daniel Remondeguik idatzitako liburuaren aurkezpena; "Nafarroako antzinako jakituriari" buruzko eztabaida; Argentinako Nafar Etxeetako dantzari taldeen emanaldi bat; eta Buenos Airesko Nafar Etxearen historiari buruzko ikus-entzunezko baten estreinaldia, erakusketa bat ere baduena. 150 partaide inguru bildu zituen afari instituzional batek, -Joaquin Maria de Aristegui Espainiak Argentinan duen enbaxadorea gehitu zitzaiona- urteurren programa osatu zuen. Bertan, Ollo lehendakariordeak, gonbidapena eskertzeaz gain, Argentinako nafar jatorriko komunitatearen konpromiso aktiboa nabarmendu zuen, ia mende eta erdiko historia betetzen baitu.

Era berean, Ollo lehendakariordeak Buenos Airesko Nafar Etxearen parte diren guztiei, Daniel Remondegui presidenteari aipamen berezia eginez, urte hauetan "etxe bizia eta gizataldea elkartzeko gunea" sustatuz egindako lanagatik. Baita ere Argentinako Nafar Etxeetako ordezkariei, "Nafarroarentzat zuek zeuen horretan duzuen iragan luzeak, historiak, suposatzen duen garrantzia" helarazi zien. “Baina, batez ere, oraina eta etorkizuna zarete. Erkidego bizi eta aktibo gisa ageri da, urruntasuna gorabehera nafar sentitzen dena eta bere ekarpena berriki sortutako Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluaren bitartez bidera dezakeena. Eta etorkizuna, belaunaldi berriei berezko nortasunarekiko eta balio kulturalekiko estimu hori transmititzen jakin duzuen heinean. Horren erakusgarri da Nafarroako Bolibar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko gazte taldeek Foru Komunitatera urtero egiten duten bisita, Nafarroako Gobernuak antolatutako Udako Eskolak programaren barruan. Azken batean, gure erkidegoko enbaxadorerik onenak zarete Latinoamerikan, eta balio erantsia ere bai sinesten dugun mundura irekitako Nafarroa global hau eraikitzeko", azpimarratu zuen lehendakariordeak.

Zentroaren aldetik, bere lehendakari Daniel Remondegui Arangurenek hain urtemuga borobilera iritsi ahal izateak balio handia duela nabarmendu zuen, zentro sendo eta aktibo batekin, bai Buenos Airesen bizitzan, bai Nafarroako beste zentro batzuekin eta Foru Komunitatearekin duen etengabeko harremanean. Remondeguik "ia mende eta erdiz zentroaren alde era anonimoan lan egin duten ehunka pertsonetan" jarri zuen arreta, eta hasiera batean erantzukizuneko karguak bete zituzten hiru pertsonaren ondorengoei testigantza eman zien: Laura Sanz (Juan Sanzen biloba, lehen presidentea), Oscar Maisterra (Miguel Masiterraren biloba, Orbaicetakoa, eta lehen idazkaria) eta Crisanto Ayanz, lehen presidenteordearen biloba eta, aldi berean, zentroko presidentea 11 urtez. 

Nafarroako diasporarekin ere topaketa Txilen

Argentinara bisita instituzionala egin aurretik, Ollo lehendakariordeak eta Kanpo Ekintzako lantaldeak harrera egin zieten asteartean Txilen bizi diren nafar jatorriko lagunei. Hain zuzen ere, topaketa bat egin zen Las Condeseko Estadio Españolen, Santiago hiriburuan, Txileko nafar gizataldearen eskutik. Ekitaldiak Antonio Rebolledo izan zuen buru eta ia ehun lagun bertaratu ziren. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Espainiak Txilen duen enbaxadoreak, Laura Orozek, Javier García de Biedma kontsul nagusiak, Soledad de Orte Glaría Estadio Españoleko presidenteordeak, Luis Ignacio Bastarrica Euzko Etxeko presidenteak, Francisco Gómez enbaxadako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza kontseilariak eta Ana Rocío Pérez del Campo Txileko CREko presidenteak.

Horrela, Ollok erakunde horrekin lotutako gazte talde batek Nafarroara hainbat aldiz egin dituen bisitak itzuli zituen. Lehendakariordeak "kontinente bietako nafar komunitateen arteko adiskidetasun eta estimu loturak aktiboki mantentzera" animatu zuen, "batez ere Txile bezalako herrialde batean, etorkin nafarrentzako harrera leku garrantzitsua izan zena eta, gainera, ekintzailetzari eta ekimen ekonomikoen garapenari dagokienez bizitasun handia erakutsi duena". Bestalde, Rebolledok presidenteordearen hitzak eskertu zituen, eta nafarrek eta haien ondorengoek herrialde horretan duten papera nabarmendu nahi izan zuen. 

Txileko Santiagon kokatua, Estadio Español 1950ean Altsasuko Rufino Melero migratzaile nafarrak sortutako kirol, gizarte eta kultura arloko erakundea da. Ollok Txileko erakundearen sortzaileari buruz hitz egin zuen bere hitzaldian: "XIX. mendearen amaieratik Txilen finkatu ziren eta herrialde honen aurrerabidean eta gure kulturaren eta errealitatearen hedapenean modu erabakigarrian lagundu duten beste nafar asko ordezkatzen dituen nafarra da Melero". PEREn oinarritutako Nastaten 2025eko datuen arabera, Txilen bizi diren 1.633 pertsona Nafarroako herritar gisa izena emanda daude, eta Nafarroako diasporan hiritar gehien duen zazpigarren herrialdea da.