Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nafarroa eta Argentinaren arteko loturak indartzen 2024ko Udarako Eskolaren bitartez

24/07/2024

​​​​​​​

2024ko Udarako eskola pasa den ekainaren 24an hasi zen, Argentinako nafar etxeetako zortzi bisitariei harrera eginez.

Udako eskolen programa Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren NEXT estrategiaren barruan kokatzen da, eta, horrekin, Bolivar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko nafar etxeetatik datozen gazte horien zuzeneko harremana bultzatu nahi da Foru Komunitateko errealitatearekin, eta Nafarroako kulturaren, ohituren eta historiaren oinarrizko alderdiak barneratzeko aukera eman nahi zaie.Urteroko elkartze honek Nafarroa eta Argentinako komunitatearen arteko loturak indartzen ditu, eta bisitariei ekintza kulturalez eta hezigarriez betetako aste bat eskaintzen die.

Ongi etorria eta lehen ibilaldiak
Lehen egunean, parte-hartzaileek Kanpo Ekintzaren Zuzendaritza eta Iruñeko Udala bisitatu zituzten, Iruñeko alde zaharra esploratuz. Goizerdian Nafarroako Jauregiko bisita gidatuaz gozatu eta Ana Ollo Hualderekin elkartu ziren, Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarekin hain zuzen. Jardunaldia Nafarroako Parlamentuari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari bisita eginez amaitu zen.

Natura eta kultura
Bigarren eguna Nafarroako edertasun naturalari eskaini genion. Parte-hartzaileek Bertizeko Natur Parkea bisitatu zuten, lorategi historiko-artistikoa zeharkatuz. Erratzuko Xorroxin ur-jauzira ibilbidea, sorginen herria den Zugarramurdiren esplorazioa eta Baztango bailarako hiriburu den Elizondora egindako bisita motza izan ziren eguneko ekintza nagusiak.

Historia eta aniztasun kulturala
Hirugarren egunean Erdi Aroko oinorde dugun Olite herria bisitatuz hasi zen, baita bertako gaztelu-jauregia ere, Erdi Aroan zehar Nafarroako Erresumako egoitza izan zena. Ondoren Tuterara joan ziren, Nafarroako altxor artistikoa, non kristau, musulman eta juduen arteko bizikidetzari buruz ikasi zuten. Eguna Nafarroako Errege Bardeak Natur Parkea eta Biosferaren Erreserbara bisita eginez amaitu zen, Europa osoko desertuen iparraldea dena.

Donejakue bidea
Laugarren eguna Donejakue bidearen ondarean oinarritu zen. Egunari hasiera emateko Eunateko Santa María Eliza bisitatu zuten, eta jarraian Obanosen gelditu eta Gares herrirainoko ibilbidea egin zuten, Aragoiko eta Frantziako Donejakue bideak elkartzen diren puntua hain zuzen. Bidean Lizarra ere bisitatu zuten, Bidearen Erdi Aroko izarra bezala ezaguna.

Esplorazio historikoak
Bosgarren egunean, parte-hartzaileek Orreagako Kolejiatari bisita egin zioten, bataila ospetsuen eszenatoki izandakoa. Donibane Garaziraino jarraitu zuten, Baxenabarreko hiriburua, eta ondoren Iratiko oihana esploratu zuten, Europa osoko pagadi-izeidi handienetan bigarrena. Eguna Orbaitzeta herriko “Munizioen Errege Fabrika” bisitatuz amaitu zuten, arkeologia industrialaren altxorra.

Agurra eta oroitzapenak
Azken eguna nostalgia eta oroitzapenez beteta egon zen. Bisitariek Javier Gaztelu handia zeharkatu zuten, San Francisco Javierren jaiolekua hain zuzen, Nafarroako patroia. Leire monasterioaren historian ere murgildu ziren, erromantikoko altxorra eta Nafarroako Erregeen panteoia.
2024ko Udarako eskolako parte-hartzaileak hurrengoak izan ziren: Leire Marquina eta Laura Elisabeth Salina Buenos Aireseko zentrotik, Micaela Garín eta Soledad Lozano Bolibargo nafar etxetik, Pilar Rojas eta Graciela Burela Mendozako zentrotik eta Camila Evangelisti eta Agustín Latasa Rosariotik. Eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzaile guztiei haien berotasunagatik eta une ahaztezin hauek gurekin partekatzeagatik. Oso pozik gaude denbora hau zuekin partekatu ahal izanaz eta irriketan gaude hurrengo topaldia egiteko, 2025ean.