Eduki publikatzailea

Karle Garmendia_eus

Karle Garmendia Aldaz: margolari Nafar baten Obra

28/05/2024

Karle Garmendia Aldaz, maila nazionalean margolari nabarmena, Orotz- Betelun jaio zen 1898ko urtarrilak 14an eta Iruñean hil zen 1983ko uztailak 9an. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran egondako Nafarroako margolari belaunaldiaren parte izan zen. Eszenatokia Emilio Sánchez Cayuela edota Leocadio Muro Urriza bezalako artista entzutetsuekin partekatu zuen. Bere ondare artistikoak Pariseko Arte Ederren Eskola entzutetsuan ikasitako lehen nafar gisa kokatzen du, bere garaian une gogoangarria benetan, margotzera bete betean aritu baitzen.

Leopoldo Garmendia Goicoechea eta Salomé Aldaz Jaurrieta-ren alaba zen, Nafarroan legatu historiko eta politiko garrantzitsua duten bi familia hain zuzen, eta Karle kulturalki sustagarria zen ingurugiroan murgilduta hazi zen. 1912 eta 1916 bitartean, Iruñeko Arte eta Ogibide Eskolan (egungo Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan) ikasi zuen, Enrique Zubiri eta Javier Ciga bezalako maisuekin.

Bikaintasunaren bila joan zen Parisera, eta bertan Colarossi Akademiako eta Arte Ederren Eskolako ingurugiro artistikoan murgildu zen. Hiriburu frantsesean ezagutu zuen Higinio Blat, 1926an bere senarra bihurtuko zen gizona. Batera familia bat sortu eta garaiko gatazka politikoak bizi izan zituzten, hala nola Espainiako Gerra Zibila edota Frantziaren okupazioa alemanen partez Bigarren Mundu Gerran zehar.

Erbestea iraunkorra bilakatu zen Karle eta bere familiaren bizitzan. Lehenik Orotz Betelun errefuxiatuta Gerra Zibilean zehar eta aurrerago Mexikora emigratu zuten 1947an, herrialde hartan jada ezarrita zeuden familiakoekin elkartuz. Mexikon Karlek eta Higiniok haien lan artistikoarekin jarraitu zuten, eskualdeko garapen kultura aberastuz. Ondoren, 1959an, Espainiara itzuli eta Iruñean ezarri ziren, non Karlek bere ibilbide artistikoarekin jarraitu zuen senarra 1974an hil zenetik Karle bera hil arte, 1983an.

Karle Garmendia Aldazen egatuak herrialde ezberdinetan sakabanatutako bere lanen bitartez dirau, margolaritzarekiko zeukan grinarekin aurrera egitearren bere garaiko konbentzioei aurre egin zien emakume baten ausardia gogoratuz. Bere bizitza nabarmentzen duena bere etengabe hobetzeko gogoak eta artearekiko konpromiso etenezina dira, eta mugaz gaindiko legatua utzi du, artisten hurrengo belaunaldiak inspiratzen jarraitzen duena.