Eduki publikatzailea

WIT eskaerak egiteko epea ekainaren 8ra arte dago zabalik

Talentua Nafarroara erakartzeko Wit programarako eskabideak aurkezteko epea ekainaren 8ra arte zabalik dago

06/05/2022

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuak Nafarroara talentua erakartzeko WIT Nazioarteko Doktoretza programa joan zen apirilaren 7an iragarri zuen. Horren bidez, milioi bat euro baino gehiago bideratuko dira nazioarteko doktoratu aurreko 8 ikertzaile Nafarroako unibertsitate batera etor daitezen doktorego-programa bat egitera eta doktorego-tesi bat egitera hiru urtez.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako deialdian jasotzen den bezala, ikerketa-proiektu horiek Foru Komunitatearen lau arlo estrategikoetako batean oinarritu beharko dute: automozio-mekatronikoa eta fabrikazio aurreratua, osasuna, energia eta adimena zeharkako arlo gisa.
 
WIT programaren helburua Nafarroa zientziaren eta teknologiaren nazioarteko mapan kokatzen laguntzea da, nazioarteko talentu ikertzailea Foru Erkidegora erakarriz eta Nafarroako unibertsitate-sistema lehen mailako erakunde zientifikoekin konektatuz.
 

 

Eskabideak aurkeztea

 

WIT deialdiari buruzko informazio guztia eta eskaerak formalizatzeko beharrezko dokumentuak programaren beraren webgunean daude argitaratuta.  Eskabideak elektronikoki soilik aurkeztu ahal izango dira webgune horretan, gaur hasi eta ekainaren 8ra arte.Deialdiari eta eskaerari buruzko edozein kontsulta posta elektronikoz egingo da, wit@navarra.es helbidean.​​​​​​​

 

 

 

 

​​​​​​​