Eduki publikatzailea

Sabicas_eus

"Sabicas", flamenko nafar gitarrista handia

22/03/2023


Agustín Castellón Campos Iruñeko Mañueta kaleko 7. zenbakian jaio zen.  Sabicas ezizenez ezagunagoa (umetan babak jatea gustatzen zitzaion) saltzaile ibiltarien semea izan zen eta 7 urterekin lehen aldiz aritu zen jendaurrean Gayarre antzokian.

10ekin Madrilera joan zen eta El Dorado antzokian debutatu zuen  hiriburuan sentsazio handia sortuz. Madrilen, garai hartako kantaririk onenekin aritu zen: Juanito Valderrama, Estrellita Castro, Niña de la Puebla, Niña de los Peines edo Niño de la Calzá-rekin.

Gerra Zibilean Espainiatik alde egin behar izan zuen eta Mexikora joan zen eta geroago New Yorken finkatu zen garaiko artista handiekin batera.

Hasierako estiloan bi gitarra-jotzaileren eragina aitortzen da: bere osaba Ramón Montoyarengandik alderdi klasikoa ikasi zuen (ezkerreko eskuaren maneiua eta, horrekin batera, lehen akordeak, arpegioak eta tremoloak), eta Manuel Gómez Velezengandik, Niño de Huelvarena, ijitoen alderdia (erpuruaren maneiua eta harekin batera lehen erritmo eta melodiak).

Bere diskografiaren artean aipagarriak dira 1961ean kaleratu zuen bakarkako lehen diskoa, "Flamenco Puro", gitarra flamenkoaren historian erreferente bihurtu zena, eta 1967an "Rey del Flamenco", bere ibilbidearen gailurra izan zena.

Sabicas-ek urrezko hainbat disko lortu zituen eta garrantzi handia izan zuen flamenkoa Espainiatik kanpoko publikoetarako. Garai hartako lehen irudiekin eta, bereziki, Carmen Amaya dantzariarekin partekatu zuen agertokia.

Hainbat aldiz aritu zen New Yorkeko Carnegie Hall-en, eta bertako Estatuak 1989ko ekainean omendu zuen. Hurrengo urtean hil zen hiri horretan, hirurogeita hemezortzi urte zituela, bere jatorrizko hirian lurperatzeko desirarekin.

Maisua Iruñeko hilerrian dago. Goian bego.