Eduki publikatzailea

Pedro Meca Zuazu, Parisko arloteen kapilaua

Pedro Meca Zuazu, Parisko arloteen kapilaua

28/03/2022

Aita domingotarra 17 urte zituenetik bizi izan zen Frantziako hiriburuan, eta bertan behar gehien zuten pertsonei lagundu zien eta hiriko nafar gunearekin kolaboratu zuen

Joan den otsailean zazpi urte bete ziren Pedro Meca Zuazu nafarra, aita domingotarra eta lanbidez gizarte-langilea zena, hil zenetik. Bere bizitza Frantziako hiriburuko pertsona behartsuenei laguntzen eman zuen. Lan horrek "Parisko arloteen kapilau" gisa ezagutarazi zuen. Pariseko “Nafarroari Beti” elkarteko buru ere izan zen.

Kalean bizi diren pertsona behartsuenei eskainitako dedikazio gizatiar eta espiritualak, bai eta Pariseko Nafar etxearen esparruan egindako ekimenek ere, bereziki maitatua izatea eragin zuten, Nafarroan eta Parisen, Foru Komunitatearen funtsezko balioak transmititzen dituen nafar handitzat hartua izan zelarik.
2014an Nafarroako Kazetarien Saria eman zioten, La Moquette egunkarian egindako lanagatik.

Atarrabiatik Parisera

Aita dominikoa Atarrabian jaio zen 1935eko urriaren 2an. Bikote zahar batek hazi zuen, 17 urte zituela Parisera joan zen arte, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako amaren bila. 21 urterekin domingotarren ordenan sartu zen.

Pedro behartsuenekin egoten zen, haiekin bizi zen, lan-aukerak sortzen zizkien, heriotza duina izan zezaten lagunduz, baina, batez ere, galdutako duintasuna itzultzen lan egiten zuen.

Bertan sortu zuen La Moquette, Association les Compagnons de la Nuiteko egoitza (Gaueko Kideak), etxerik gabeko pertsonei harrera eta entzute giroa eskaintzen diena. Gainera, "Abbé Pierre" ezagunarekin, "Emausko Trapuketarien" sortzailea, proiektu batzuetan parte hartu zuen.

Bere zeregin nagusia izan zen etxerik gabekoei eta gainerako pertsonei ikusaraztea ezin direla pertsonak soilik pobre gisa ikusi ez dutelako ezer. Bere ustez, pertsona osoa artatu behar zen, kontuan hartuta guztiek dituztela ahalmenak eta aberastasunak, gizartearekin partekatu dezaketenak.

 

​​​​​​​