Eduki publikatzailea

Iranzu Gárriz Nafarroara itzuli da 21 urtez Guatemalan eta Mexikon egon ondoren

Iranzu Gárriz Nafarroara itzuli da 21 urtez Guatemalan eta Mexikon egon ondoren

24/01/2022

Kooperante, irakasle eta gizarte-ikertzaile gisa lan egin, doktoretza hasi eta bere negozioa izan zuen.

Iranzu Gárriz iazko abuztuan itzuli zen Nafarroara, eta zehazki bere jaioterrira, Murchantera, hogeita bat urtez Amerikako kontinentean bizi ondoren.

2000. urtean Guatemalara joatea erabaki zuen kooperante gisa, Euskal Herriko Unibertsitatean lankidetzari eta garapenari buruz egiten ari zen masterrerako beharrezko praktikak egiteko. Rigoberta Menchú Fundazioan hasi zen. Bakea ezarri berria zen herrialdean, eta, beraz, nazioarteko laguntzaren premia handia zegoen berreraikuntzarako; egoera horrek, esperientzia berriak bizitzeko gogoarekin batera, Guatemalan geratzeko erabakia hartzera eraman zuen. Sei urtez egon zen Erdialdeko Amerikako herrialdean garapen sozioekonomikoko, giza eskubideetako eta generoko proiektuetan parte hartzen, landa-eremuan lan eginez.

Iranzuk Guatemalara migratzea erabaki zuen, migratzeko zuen eskubideaz jabetuta. “Pertsona guztiok dugu migratzeko eskubidea. Pribilegiatua sentitzen naiz, ez nuelako behar materialagatik egin, langile klaseko beste belaunaldi batzuek egin behar izan zuten bezala, ezta senar bati jarraituz ere. Migratu nuen sistema sozial honek eskaintzen zidan etorkizun perspektiban eroso ez nengoelako, gure gizartean inposatutako ekonomia eredu neoliberal honekin, eta ulertu nahi nuelako”, dio Iranzuk

Mexiko, doktoretza eta ekintzailetza helmuga

Ulertzeko eta trebatzen jarraitzeko kezka horrek eraman zuen Iranzu Mexikora bidaiatzera, eta herrialde horrek aukera eman zion Zacatecaseko Unibertsitate Autonomoan garapen ikasketetan doktoretza hasteko. Urte batzuetan Mexikon izan zuen esperientzia mundu akademikoarekin eta irakaskuntzarekin lotuta egon zen. “Doktoretza hastearekin batera, mundu akademikoan sartu nintzen, baina bizitzaren gorabeherengatik Mexiko Hirira joan nintzen, eta han mundu elitistago horretatik deskonektatu eta urrundu ahal izan nintzen, jende popularragoekin erlazionatuz, haien eguneroko bizirauteko moduetan”, azaldu du Iranzuk.

Ordura arte, Iranzu Nafarroara konektatuta zegoen: Murchantera itzultzen zen urte eta erdi edo bi urtean behin. Aldaketa Mexiko Hirian izan zuen esperientzian gertatu zen: 12 urtez deskonektatu zen Nafarroarekin.

Hiri handian kokatu ondoren, bide berri bati ekin zion, non irakaskuntza, ikerketa soziala eta ekintzailetza uztartu ahal izan zituen. Negozio gastronomikoa bizi ahal izateko aukera ematen zion eta, aldi berean, doktoretza tesirako gogoeta teorikoaren iturri zen. “Igandero joaten nintzen Lagunillako azokara nire janari postuarekin, El Puto Padre, paella eta tapakiak eskainiz. Gastronomiak aukera eman zidan teoriatik lurrera jaisteko eta gizarte-harreman komunitarioak sortzen laguntzeko”, azalzen du Iranzuk. “Postua elkargune bihurtu zen, non komunitatea sortzen zen. Han sortu nuen neure adiskidetasun-zirkulua, neure sarea. Batez ere hiri zuzenbidearen kontzeptua ulertu nuen, eta baita ere Henri Lefebvre filosofoaren espazio produkzioaren dinamika, nire doktorego tesirako funtsezkoak. Horrela bateratu ahal izan nituen ikasketak eta diru-sarrera ekonomikoak”.

Itzulera

2018an Zacatecasera itzultzea erabaki zuen, hiri handiaren kutsaduratik ihesi. Erabaki zail horri pandemiaren hasiera eta lana eta etxebizitza aurkitzeko zailtasunak gehitu zitzaizkion 2020an. Orduantxe erabaki zuen jaiotzen ikusi zuen lurraldera itzultzea, Nafarroara. “Beti zegoen nire baitan itzultzeko asmoa eta pandemiak erabakia bizkortu zuen. Argi neukan idazten utziko zidaten bizi-baldintzak ziurtatzeko erraztasunak hemen zeudela, ez han. Eta gainera nire gurasoak gero eta zaharragoak ziren, beraz erabakia argi zegoen, itzuli egin nahi nuen”, aitortu du Iranzuk.

 

 

 

 

​​​​​​​