Eduki publikatzailea

European Week

Imagen de María Chivite

Nafarroak aktiboki parte hartzen ari da hirien eta eskualdeen Europako Astean

09/10/2020

Nafarroako Gobernuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, aktiboki parte hartzen ari da Bruselan Hirien eta Eskualdeen Europako 18. Astean antolatutako ekitaldietan. Aste hori 5ean ireki zen, eta datorren urriaren 22ra arte luzatuko da, egitarau anitzarekin. Aurreikusita dago María Chivite Lehendakariak  Eskualdeak eta Automozioa izeneko ekitaldian parte hartzea, urriaren 14an, Bruselan, Eraldaketa Berdeari buruzko goi-bileraren esparruan.

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea Europako eskualde-politikaren gainean Bruselan urtero egiten den ekitaldi handiena da. Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG Regio) eta Eskualdeen Batzordeak antolatzen dute, eta, bertan, herriek eta eskualdeek hazkundea eta enplegua sustatzeko eta Europar Batasunaren kohesio-politika ezartzeko duten gaitasuna erakusten dute, Europako gobernantza on baterako toki eta eskualde mailak duten garrantzia aldarrikatzen eta agertzen ahalegintzearekin batera.  

Nafarroaren izenean, lehenik eta behin, Mikel Izquierdok hartu du parte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) katedradunak, atzo bertan, eskualdeetan adinekoen ahalduntzeari buruz egin zen ekitaldian. Hilaren 12an, berriz, Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak ondorengo txostena aurkeztuko du Eskualdeetako Komitearen 140. Osoko Bilkuran: “Eskualde-berrikuntzaren eta horrek politiketan duen inpaktuaren adierazleen koadroa”.

 

Argibide gehiago