Curso euskera Centros América

Gobernuak euskara ikasteko ikastaroa antolatu du Argentinako Nafarroako Etxeetan

03/03/2021

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren arteko lankidetzaren bidez, online euskara ikastaroa antolatu du eta  Argentinako zein Uruguaiko 19 lagun parte hartzen ari dira.

Ekimen honek Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden Argentinako lau Nafar Etxeen eskaerari erantzuten dio. Ikastaroan parte hartzen dutenek Nafarroako kultura, geografia eta ohiturak ezagutzeko interesa erakutsi dute.

Matrikulatutako ikasleek ez zuten aldez aurreko euskarazko ezagutzarik, eta, beraz, A1 maila esleitu zaie, eta ahozko komunikazioan eragina izanen du, talde txikitan mintzapraktikako saioak eginez. Nahiz eta Euskarabideako prestakuntza ikastaroetako ohiko programazio didaktikoa erabili den, egokitzapenak egin behar izan dira hizkuntza- eta kultura-etenen ondoriozko erronkak gainditzeko. Eragozpen nagusia ordutegiak koordinatzea izan da, Nafarroaren eta Argentinaren artean 4 orduko aldea baitago.
Ikasleen artean profil eta jatorri ezberdinak daude: adin ezberdinetako pertsonak dira, besteak beste, ikasleak, kontulariak, musikariak edo erretiratuak, eta gehienak Buenos Airesekoak izan arren, badira Bahía Blancako, Rosarioko, Bolibarreko eta Montevideoko ikasleak ere.