Campaña de publicidad NEXT

NEXT sarea handitzeko kanpaina

20/05/2020

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak kanpaina bat abian jarri du, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, kanpoan bizi diren nafarrendako NEXT sarea handitzeko xedez.

"Sustraiak eta hegoak" lelopean, kanpaina maiatzaren bukaerara arte programatu da Nafarroako online hedabideetan, eta Nafarroako Kutxako Fundazioaren laguntzaz egin da. Kanpainaren bidez gonbidapen bat luzatzen zaie hedabide hauek Nafarroatik kanpotik kontsultatzen dituzten erabiltzaileei NEXT dutu-basean sar daitezen.

Kanpainaren helburua da sareak sortzea kanpoan bizi diren nafarrak elkarrekin harremanetan jartzeko eta harreman berria ezartzeko Nafarroako gizartearekin eta bertako enpresa eta erakundeekin. Hauxe baita, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren NEXT estrategiaren helburuetako bat.