Beca Bruselas
Imagen de la Oficina de Navarra en Bruselas

Prestakuntzako beka Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegorako

11/09/2020

Unibertsitate titulazioa duten pertsonek Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan 2020. eta 2021. urteetan prestakuntza praktikoa jasotzeko bekaren deialdia argitaratu dela jakinarazi du Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak (NAO, 2020-09-10)

Bekak helburutzat du Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan Europa esparruko ezagutzak eta izaera praktikoko ezagutza hobetzea, Europar Batasuneko ekintzen, politiken eta erakundeen funtzionamenduaren ezagutza hobetzea, Bruselako bulegoko ohiko jardunean parte hartu eta betebehar teknikoetan kolaboratzea: informazioa bilatu eta materiala eta dokumentazioa prestatzea, Europar Batasuneko erakundeetako eta organoetako bilera edo biltzarretan bertaratzea eta txostenak, buletinak eta bestelakoak egiten kolaboratzea, eta Nafarroa Europar Batasunekoa izateak eragiten duen ezagutza praktiko zabala finkatzea.

Eskabideak aurkezteko epea 2020-09-11tik 2020-10-01era bitartekoa da. Eskabidea esteka honen bidez izapidetu daiteke