Eduki publikatzailea

null El Gobierno convoca ayudas para favorecer el retorno de personas navarras emigrantes y sus familias

Gobernuak laguntzak emanen ditu Nafarroako emigratzaileen eta haien familien itzulera errazteko

24/06/2021

NEXT Estrategiaren baitan Nafarroako Kanpoko Herritarrentzat aurreikusitako ekintzetako bat da

Foru Gobernuak 30.000 euroko laguntza deialdia onetsi du, Nafarroako emigranteen eta haien senideen itzulera errazteko. Nafarroako Kanpoko Herritarrentzako NEXT Estrategiaren 2. ardatzean aurreikusitako ekintzetako bat da.

Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2021eko urriaren 20ra arte (egun hori barne).

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan, eta betiere webgune honetan dagoen eskaera-ereduaren arabera.