Eduki publikatzailea

null Innovación y tradición, unidas en el vídeo NEXT de junio

Berrikuntza eta tradizioa, ekaineko NEXT bideoan batuak

21/06/2021

 

NEXT bideoen laugarren edizioa Nafarroako Gobernuaren Youtubeko kanalean dago eskuragai. Bertan, Nafarroako zinemaren industria , almadien historia eta atzerrian bizi diren nafarrentzako Nafarroako liburutegien txartela lortzeko modua ezagutuko dugu.


Gainera, hilero bezala, bideoan azaltzen den nazioarteko lehiaketan parte hartu ahal izango duzu, gure Instagram orrialdearen bidez. Asmatzaileen artean NEXT produktu sorta bat zozketatuko da, Nafarroari buruzko liburuez eta NEXT sustapen-objektuez osatua.