Eduki publikatzailea

null Ayudas incentivación contratación retorno

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak nafarroara atzerritik itzultzen diren pertsonak kontratatzeko laguntzak ematen ditu

13/05/2021

Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuko erakundea, laguntzak birformulatu ditu enpresei, laneratzeko zailtasunak dituzten gazteen eta beste kolektibo batzuen kontratu mugagabea sustatzeko, 5.200 eta 10.010 euro artean.

Kolektibo horien artean, berrikuntza gisa, atzerrian lanean ari diren profesionalak ere agertzen dira, horiek itzultzea errazteko neurria baita.

Deialdiaren ondorioetarako, lan kontuengatik atzerritik itzulitako pertsonatzat hartzen da baldintza hauek betetzen dituena:

a) NL-NEZen inskribaturik egotea atzerrian bizi eta itzultzeko asmoa duen pertsona gisa.

b) Itzultzeko datatik kontratuaren egunera arte hilabete bat baino gehiago iragana ez izatea.

NLNEZ en inkribatzeko prozesuare buruzko informazioa lortzeko next@navarra.es kontaktatu

Deialdiaren baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan fomentoempleo@navarra.es helbidera

Albiste osorako esteka