Banner cabecera sección Encuentros

Topaketa 2023

2023KO NEXT TOPAKETA


Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentutik, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, antolatu dugu VI. NEXT Topaketa, kanpoan bizi diren nafarrei zuzendua.

 “Nafarroatik kanpo bizi bazara, adi!” lelopean, hainbat gai jorratuko ditugu: NEXT estrategiaren nobedadeei buruz hitz egingo dugu, atzerrian bizi direnentzat edo itzultzeko asmoa dutenentzat aholku praktikoak emango ditugu eta atzerrian bizi diren bi nafarrekin hitz egingo dugu.

IZEN-EMATEA

VI. NEXT TOPAKETA

ABENDUAK 27 - 12ETAN  - CIVICAN (Pío XII. etorbidea, 2).

Ekitaldia aurrez aurre egingo da Iruñeko CIVICAN auditorioan. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da (esteka Topaketaren bezperan bidaliko da).

11.50 Parte-hartzaileen harrera

12.00 Ongietorri hitzak. José Ángel Andrés Gutiérrez. Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakaria.

12.05 NEXT Estrategiaren nobedadeak. Sergio Pérez, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia.

12.15 Atzerrian bizi zara edo zure jatorrizko lurraldera itzultzeko asmoa duzu? Aholku praktikoak. Diego Ruiz del Árbol, Volvemos.org enpresako Zuzendari Exekutiboa, milaka pertsonari etxera itzultzen laguntzen aitzindaria.

12.35 NEXT-Retorna zigiluaren ematea itzulerarekin konprometitutako enpresei. Anaret Fernández, INITIA.

12.40 Next elkarrizketa:

-    Alerie Guzman. Altsasutik Italiara, Cambridgera, Belfastera eta Alacantera. Esklerosi anizkoitzaren garapenean zelula ama mota batek duen papera aztertzen duen ikertzailea. Alacanteko Osasun Ikerketa eta Biomedikuntzako Institutua eta Alacanteko Neurozientzien Institutua.
-    Unai Villanueva. Londres. Esako DJa diskoetxe propiarekin, 12+1 London. Bere 'alter ego', U Z Z V izenpean jarduera zabala garatzen du, besteak beste, Kolonbia, Alemania, Estatu Batuak edo Italiako klubetan.

13.00 Amaiera - Ana Ollo – Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria