Eduki publikatzailea

Segundo programa Next

Next Programaren apirileko atala ikusgai dago jada Nafarroako Gobernuaren Youtubeko kanalean

23/04/2021


Nafarroako herritarrei zuzendutako sare sozialen bidez ere jarraitu daiteke programa

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia joan den martxoan hasi zen ikus-entzunezko eduki berri bat emititzen, batez ere kanpoan dauden nafarrei zuzendua, harremanak estutzeko eta biztanleriaren sektore hori Nafarroakoa delako sentimendua bultzatzeko. Programako bigarren atalak 10 minutuko iraupena du, eta dagoeneko ikusgai dago Nafarroako Gobernuaren Youtubeko kanaletik.

Apirileko saioak Nafarroari buruzko galderak bilduko ditu berriro, eta Nexten Instagram sarearen bidez parte har daiteke. Asmatzaileen artean next produktu sorta bat zozketatuko da, Nafarroari buruzko liburuez eta next sustatzeko objektuez osatua.