Eduki publikatzailea

premios InÍciate

“InÍciate” sarien edizio berrian proiektu zientifiko-teknologiko berritzaile onenek jasoko dute saria

12/02/2020

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) enpresa publikoaren bitartez, “InÍciate” 2020 sarien seigarren deialdia egin du, eta oraingoan proiektu zientifiko-teknologiko berritzaile onenentzat izango da saria.

Kandidatura aurkeztu nahi dutenek izena emateko eskaera www.cein.es helbidean bete eta online tramita dezakete martxoaren 10a arte.

Sari hauen xedea da enpresa proiektu berriak sustatzea, ekimen ekintzailea eta berrikuntza aintzatestea eta Nafarroan negozio zientifiko-teknologikoen ideia berriak atzematea.