Eduki publikatzailea

NEXT itzulera-estrategiaren enpresa laguntzaileen sarearen lehen topaketa

NEXT itzulera-estrategiaren enpresa laguntzaileen sarearen lehen topaketa

16/12/2021

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak parte hartu du NEXT Estrategiarekin lankidetzan aritzen diren enpresen eta erakundeen sarearen topaketan, eta, bereziki, NEXT Retorna ekimenean, atzerrian bizi diren nafarren itzuleran laguntzeko aurkeztu berri den ekimenean. Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak ere parte hartu du topaketan.

Ana Ollok oroitarazi duenez, “izatez, luzaz erkidegotik kanpo bizi izan diren eta itzultzea erabaki duten Nafarroako herritarrek zenbait eskakizun eta behar espezifikori egin behar diete aurre, eremu erabat desberdinetan, hala nola hezkuntza, osasungintza, gizarte-zerbitzuak, etxebizitza eta enplegua. Beraz, arlo horietan eskumenak dituzten departamentuek kolektibo horiei arreta egokia ematea aurreikusi behar dute, beren ohiko eginkizunen artean”.

Behar horiek asetzeko eta NEXT Estrategiaren “atxikipena eta itzulera” ardatzaren garapenean sakontzeko xedez, “NEXT Retorna ekimena” aurkeztu zen joan den abuztuan. Haren lanketan parte hartu dute topaketan izan diren entitateetako batzuek.

Ekimen horren helburua kanpoan diren nafarrak beren borondatez itzultzeko baldintza egokiak sortzea da. Horretarako, zenbait neurri hartu dira, arreta hobetzeko, izapideak eratzeko, migratutako dohaina erakarri / itzultzeaz den bezainbatean ekarpena egiteko, administrazioari lanabesak emateko eta herritar horiei zerbitzu publikoetarako sarbidea emateko besteen baldintza beretan.

Ekimena lantzeko, 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, elkarrizketak egin baitzitzaizkien migratzaileei (157), balizko migratzaileei (344), itzulitakoei (31), enpresei (16), unibertsitateei (2) eta Nafarroako Gobernuaren dozena erdi departamentutako arduradunei.

Neurri estrategiko nabarmenetako bat itzulerarekin konpromisoa duten enpresen eta entitateen sare bat eratzea da. Izan ere, “lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da ekimenak arrakasta izan dezan”, adierazi du kontseilariak, “bereziki enplegua bilatzeari dagokionez”.

Gaurdaino, enpresa eta entitate hauek agertu dute konpromisoa: Oniria, Talentix, Nafarroako Sozietate Publikoak,  AIN, CITI Nafarroa, Zabala, Videtis, ARPA, Arete Activa, ICEX Nafarroa, eta NUP Fundazioa.

​​​​​​​