Eduki publikatzailea

SNE-NL prestakuntza

SNE-NLk prestakuntza-proposamenak eskaintzen ditu egunero, zuzenean edo bideo-formatuan, bere web-kanalaren bidez.

29/05/2020

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak web kanal berri bat jarri du martxan. Bertan, prestakuntza-proposamenen parrilla berri bat jasotzen da, bideo formatuko autoikaskuntzako 46 pilulak eta Internet bidez zuzeneko adituekin egindako 40 klaseekin osatua. Programazio berrira www.empleo.navarra.es webgunean sar daiteke, Prestakuntza atalean, edo zuzenean formacion.navarra.es helbidean.

Online ekimenak etorkizuneko esparru profesionalei  edo osasun-krisiaren garai honetan beharrezkoak diren egokitzapenei eta ezagutzei buruzkoak dira. Berrikuntzari, autokontsumo fotoboltaikoari, komunikazio eraginkorrari, emozioen kudeaketari, inpresio gehigarriaren etorkizunari, esperientziei, lidergoari, ikus-entzunezko industriari, egokitzapenari eta ostalaritzako eta turismoko eredu berriei, pertsonei etxean arreta emateari, erraldoien aurrean lehiatzeari eta abarri buruzko saioak barne hartzen ditu. Edukiak SNE-NLk urteko bigarren seihilekoan programatuko dituen ikastaro espezifikoetan zabaldu ahal izango dira.

Ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea formacion.navarra.es webgunean argitaratutako agendaren bidez. Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera dago ere bai. (streaming).

Gainera, SNE-NLk 2020rako programatutako ikastaroen katalogoko 400 ikastarotan izena emateko aukera zabalik du. 240 autoikaskuntzakoak eta gainerakoak on line edo erdipresentzialak. Eskaintza horretan, 26 prestakuntza-pilula berreskuratu dira, eta online eskaintza indartu da hamabost bat ikastaro berrirekin.