Eduki publikatzailea

Liburutegi txartela

Liburutegi txartela kanpoan bizi diren nafarrentzat

26/12/2019

Nafarroako Gobernuko Liburutegien  Zerbitzuak prozedura bat sortu du kanpoan bizi diren nafarrek erabiltzaile txartela eskura dezaten, online kontsulta eta mailegurako dauden aukera desberdinak erabili ahal izateko  (eBiblio, Efilm, Infomagazine, BiNadi eta Nafarroako Artxibo Nagusia). 

Atzerritik txartela eskuratzeko eskari inprimakia bete behar da (bertan datu pertsonalak adieraziz -izen-abizenak, NAN, helbidea, jaiotze data eta abar), NANen edo pasaportearen kopia bat erantzunkizun adierazpen bat sinatua erantsiz. Dokumentazio hau eskaneatuta posta elektronikoaz bidaliko da honako helbide honetara:   bibliotecas.publicas@navarra.es.

Argibide gehiago