Publicador de contenidos

Subvenciones contratacion de investigadores

Imagen de un laboratorio

Nafarroako Gobernuak 800.000 euroko diru-laguntza eman du I+G+b arloko ikertzaileak eta teknologiaren arloko langileak kontratatzeko

13/01/2021

Nafarroako Gobernuak 800.000 euroko laguntza deialdia egin du ikertzaile eta teknologiaren arloko pertsona tituludunak kontratatzera bideratuta, beren prestakuntza hobetu dezaten, Nafarroako hainbat entitatek garatutako I+G+b jardueretan parte hartuz. Deialdia NAOn argitaratu da.

Enpresa pribatu edo publikoentzako eta Nafarroako I+G+B Sistemaren (SINAI) exekuzio-agenteentzako laguntzek ikerketa-talentua bultzatzeko beharrari erantzuten diote eta, beraz, ikertzaileak eta teknologikoak kontratatzea eta ikerketa-enpresa eta -erakundeetan sartzea sustatzen dute.

Enpresei, pribatuei edo publikoei eta egiaztatutako Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) egikaritze-eragileei zuzendutako laguntzek talentu ikertzailea sustatzeko beharrari erantzuten diote, eta, beraz, langile ikertzaileak eta teknologikoak kontratatzea eta ikerketa-enpresa eta -erakundeetan sartzea bultzatzen dute.

Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Atariko izapideen katalogoko fitxaren bidez, urtarrilaren 12tik otsailaren 11ra bitartean.

Deialdiaren oinarriek ezartzen dute kontratatuko diren pertsonek Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (SNE-NL) edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dutela. Unibertsitate-titulua (doktoregoa, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura, masterra, gradua, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa) edo goi-mailako lanbide-heziketa izan beharko dute.

Kontratuek 12 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, lanaldi osokoak izango dira eta kontratatutako pertsonaren titulazio akademikoarekin bat datozen lanpostuetan egingo dira. Gutxieneko soldata 18.000 eurokoa izango da.

Argibide gehiago