Eduki publikatzailea

Presentación NEXT Bruselas

Next Estrategia aurkeztu du Nafarroako Gobernuak Bruselan

27/02/2020

Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Mikel Irujo Bruselan bildu da Belgikako hiriburuan bizi diren nafarrekin, atzerrian dauden next estrategiaren barruan garatzen ari diren ekintzen esparruan, Nafarroako herritarrekin harremana sendotzeko. Europar Batasuneko Nafarroako Bulego Iraunkorrean egin dute bilera, eta hogei bat lagunek hartu dute parte.

Topaketan, Irujok NEXT estrategiaren edukia eta helburua garatu ditu. Nafarroak bere kanpoko herritarrekin duen harremana hobetu eta indartzeko helburua du aipatu estrategiak, eta hiru ardatzen inguruko ekintzak aurreikusten ditu: komunikazioa / lotura, atxikipena / itzulera eta lankidetza aktiboa. Era berean, next.navarra.es web gunea argitaratu berri dela jakinarazi du, Nafarroako herritarrei atzerrian zuzendutako komunikazio- eta arreta-kanala.

Argibide gehiago